Baliabide gutxiagorekin emaitza hobeak lortzeko sormezezko ikerketaren bilakaera, helburuen lorpen efizientera garamatzaten soluzioen garapena eta ezarpen experimentala eta prozesuetan inplikatu alderdien erreakzioen bateratzeak biltzen dute TicsEvolutionen berrikuntzarako filosofia.
TicsEvolutionen beharrezkotzat dugu berrikuntzara bideratu ezagupenaren sortze-katean sustapen eragile guztiak, Ikerketa eta Ezagupenerako Zentruak, Unibertsitate eta Enpresak. Zentzu horretan, harremanak garatzera suspertzen ditugu gure lankide eta bezeroak, beraien negozio prozesuen hobekuntza baliatu dezaten.
Prozesu honetan barrena, enpresa txiki eta ertainaren eginkizuna goraipatu nahi genuke, azterketa eta ikasketa prozesuetan sortutako informazio fluxuaren bideratzaile, eta proiektu berritzaileen bideragarritasunean ezinbesteko partaide.
TicsEvolution osatzen dugun pertsona-taldea, izaera berritzailea duten hainbat proiektutan jarduna gara, bai SPRIren (INTEK), bai eta Zientzia eta Berrikuntzarako Ministerioaren (PROFIT) konbokatorietan ere.
