Gure bezero eta lankideei eskerrik beroenak, gure sorreratik eskainitako konfidantzagatik. Zerbitzu eraginkorra bermatzeko hobetzen dugu, etengabean.

Segurtasun sistemen kudeaketan, segurtasun estandareak gureganatzen ditugu, PYMEaren eguneroko jardunerako ezarpen bideragarriak erraztu asmoz.
WAN bidezko azelerazio sistemak, PYMEaren komunikazioen errendimendua hobetzera garamatza, kostuak murriztuz. Gure bezeroak komunikazioen alorreko baliabideak optimizatu dezaten aholkatzen ditugu.
Tics Evolution Informazioaren Teknologien -IT- alorreko Kontsultoretza espezializatu erakundea gara. Segurtasuna, Sistemak eta Programazioa dira TicsEvolutionen lan esparruak. TicsEvolution osatzen dugun lantaldea, IT sektorean diziplina ezberdinetan esperientzia bildutako pertsonak gara. Erabateko soluzioak bermatzen ditugu, erakundeen beharrak modu arin eta eraginkorrean asetuz.
TicsEvolutionen, bezeroarekiko orientazio argiarekin ekiten diegu proiektueri. Gure bezeroei, helburuen lorpena errazten dieten aplikazio korporatiboak garatzen ditugu, erabilgarritasun eta irisgarritasun terminoetan erabiltzaileen sarbidea bermatuz.
Komunikazioa eta bere azpiegiturak, erakunde baten Informazio Sistemaren oinarrizko atala osatzen dute. TicsEvolutionen, erakundearen datuak babesteko segurtasun mailak definitu, ezarri eta kontrolatzen ditugu.
